miércoles, 27 de julio de 2016

UZTAILAK 23, SAFARI GAUTARRA-ren Kronika- Crónica del Safari nocturno del 23 de Julio



Uztailaren 23an, larunbata, gaueko 11:00etan, Debako  eta kanpotik hurbildutako hedlu zein guraso eta ume talde batekin elkartu nintzen hondartzako paseoan, Itsas-gainen ondoan, Flysch at Night  izenpeko bisita programaren baitan, Deba-Zumaia babestutako Biotopoan marearteko zabalgunearen fauna ezkutuaren bila joateko asmoz, SAFARI GAUTARRA.

Flysch-a gauaz irteera berezi hau, ikuspegi edota dimentsio berrira eta bizitza, forma eta kolore askotako unibertso fantastikora eramaten gaituen itsaso aldera dagoen ateatik so egin eta bisita bakoitzean gauza berriak aurkitzeko ametsa litzateke niretzat.
Bai arroketan (marearteko zabalgunean) bai Lapari hondartzaren inguruetan animalia  piloa dago. Batzuk ezagunak izango dituzu, baina gauez Flysch-Biotopora burutzen ari garen irteera hauetan asko izango dira ezagutzen ez dituzunak, edota arraindegietan eta akuarioetan besterik baino ikusi ez dituzunak ere.
Gaueko irteera honetan lagun batek dioenez “Gaueko Izurdeak, fokak eta marrazoak preso ikusi nahi dituenak akuarioren batera jo beharko du, baina ilunabarrean euren kasa paseatze aldera ateratzen diren espezie arruntak bertatik bertara agurtu nahi dituenak, berriz, Flysch at Night-Safari gautarran du aukera-maukera, Debako edota Zumaiako hondartzetatik hamar minutura”.




Lehenengoz, itsasertzean oso ugariak diren lapeei erreparatu genien. Baina itsasertzean ugarienak diren izakiak, zalantzarik gabe, arroketan substratuari itsatsita bizi diren itxas-ezkurrak (Balanus balanus) dira. Han, harkaitzen artean, zirrikituetako hezetasunaz baliatuz, muskuiluak eta itsas marraskiloak zeunden ere.
Berehala, itsasertzeko arroketan, putzu-zuloetan, bizi den arrain arruntenetakoa aurkitu genuen, Kabuxa (Blenius pholis), ezkatak galdu eta haitzartean labainka "ibiltzen" ikasi duen arraina da.
Pixka bat aurrera jo genuen eta han, putzu batean, bere eremua zaintzen Itsas kabra jauna aurkitu genuen. Tamaiñazko izkirak, itsas tomateak (aktinia gorria), anemonak (kolore eta mota askotarikoak), mota eta tamaiña desberdinetako karramarroak, nekorak eta peludoak tartean...













Geroztik, Flysch-era gaueko irteera hau are eta interesgarriagoa bilakatu zen, izan ere, marea jaisten ari zen heinean ordurarte izkuttatuta zeunden animalia zein alga espezie ugari hasi ziren azaltzen gure aurrean, besteak beste holoturiak (itsas-pepinoak), 

itsas izarrak ( Marthasterias glaciarias, zuri beltzaz), bere besoen indarraz harrietara gogor itsasten direlarik eta zaia da batzuetan hartzea;  















Atzera bueltatuz, marearteko zabalgunearen "mikrokosmoa" aztertzeko harrien artean ezarri ginenean, hau da, harriak irauliz azpian zer aurkitzen zen, hara eta zer aurkitu, estralurtarra zirudien animalia benetan bitxia azaldu zen, hain zuzen ere ofiura. Gorputz biribildua dute eta beso meheak, plakez estaliak (ez da biguna ez). Itsas ornogabe hau Ekinodermoen filuman kokatzen da, eta eskuetan hartzea benetako esperientzia bitxia da, bai horixe.





Mareak biziak zirenez azaleratu izan ziren eremu asko algaz beteta zegoen, eta horien artean, deigarrienetakoa "Cytoseira tamariscifolia" izan zen bere kolore urdin "fosforitoa"gatik. Duen ezaugarr hori "iridiszenzia" litzateke, eta ur barruan izaten du soilik, izan ere, ateratzen dugunean damagun ezaugarri bitxi hori desagertu egiten da.

 Han eta hemen arrain batzuk ikusten ziren, besteak beste Kabuxa "eskalatzailea", muxarrak etabar. Eta marea behean bereziki egokitu izan diren arrain esanguratsuenetakoa den "chafarrocas" edo guk deitzen dugun bezala "pez ornothorrinco" aurkitu izan genuen erebai. Arrain txiki honek duen muturra (ahoa) ornithorrinko edota ahatearen mokoa gogoratzen digu, hortik "Ahate-lapati atlantikoa" izen zientifikoa datorkiolarik. Oso arrain harrigarria da, benetan, emozionatu egiten naiz aurkitzen dugunean, beti. Ahospez bizi da, sabelaldeko bentosa gisako hegatsen bidez harrietan itsatsita, itsas korronteek eraman ez dezaten.

sepiak edo txokoaren (molusku zefalopodoa) kumeak antzeman genituen ere.
Baina, sorpresaz beteriko gaueko Flysch-aren irteera berezi honek beste aurkikuntza harrigarriagoak gordeturik zeuzkan gure zain. Bat bapatean, hantxe, arroketan, Kabra arrunta batekin egin genuen topo, erdi lo, eta laztantzen egon giñen. Inoiz ukitu al dezue horrelako arraina? ze esperientzia zoragarria!!



Itzultzeko ordua iritsi zen, ia 2 ordu t´erdi igaro baikenuen Flysch-ean, Safari gautar honetan. Safari naturalistiko honetan ez genuen antzeman inondik inora itsas ertzeko ekosistema oparo honen erregea, hain zuzen Olagarroa, baina ziur nago hurrengo batean gure zain egongo dela.
Flysch-aren Safari gautar eta magikoaren honen ostean, hurrengoak zer gordeko ote digun galdetzen dut nire buruari, izan ere, zalantzarik gabe argi daukadana da irteera bakoitza desberdina izaten dela beti, benetan emozioz betetakoa. Hurrengora arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario