martes, 7 de noviembre de 2017

Tarinaren alde lanari ekin beharra dago, zatozte!!




 
Euskal Herrian, gure herrietako inguruarekin eta baserri-eremuekin estuki lotzen den landazabal atlantikoa hegazti espezieetan aniztasun handia duen ekosistema da, baina azken hamarkadetan nekazaritza jarduerak izan duen joeraren ondorioz (pestizidak, zuhaitz arrotzen landaketak,etab), ehiza tarteko, bai ekosistema honek bai berorrekin lotutako hegaztiek beherakada nabarmena bizi izan dute: duela ez horrenbeste oso-oso arruntak ziren, eta gaur egun ikusten zailagoak diren tarina da adibide bat. 
 

Halanbe, hegazti txiki eta polit hau udazken eta neguan bisitatzen gaitu eta maiz izaten dugu aukera haltzaren piñaburu txikiak bezala diren fruituetatik haziak jaten.
Azken egun hauetan tenperaturak izugarri jaitsi dira eta aurrerantzean elikagaien eskuragarritasuna asko murriztuko da. 
 
Baldintza horietan hegazti txiki hauek edozein motatako karbohidrato edo gantz iturriren bila abiatzen dira tenperatura baxuei aurre egiteko asmotan. 
Hau dela eta, Inguruko Hegaztientzako Janlekuak eraikitzeko tailer bat

antolatzea erabaki dugu eta zuen laguntza ezinbestekoa izango da.
 

Horrelako egitasmo batetan parte hartzeko beharrezkoa zer den jakin nahi al duzu?
Ba, adi egon zeren data egoki bat bilatzen ari gara eta laster izango duzue honen berri.
 Tarinaren alde, txorien alde, Biodibertsitatearen alde!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario