martes, 21 de febrero de 2017

DEBAKO LUZARO IKASTETXEA: BALIO NATURAL HANDIKO GUNEAK ESKOLATIK HURBIL




Debako Luzaro Ikastetxearen ikasle nahiz irakasleek, Debanaturaren eskutik, eskolako Agenda 21eko programaren baitan, Deba inguruko bazter naturalak bisitatzen dituzte urtero. 
 
Eskolatik hurbil dauzkaten balio natural handiko guneei etekina ateratzen saiatzen dira. Esperientzia horren arduradun Diego Mendozak dioenez, oso garrantzitsua da ikasleek euren etxetik hurbil daukaten ingurunea ezagutzea eta baloratzea. 







 
Duela hamar urte urte hasi ziren Debako paduretara eta itsasertzera bisitak egiten. 
 

Halanbe,  lehenengo tailerra “Lehen gizakia, duela 12 mila urte” izan zen eta, ordutik, urtero hau izan da mantendu izan duten tailerrenetako bat, besteak beste. Damagun, jarduera horretan, Debako Gela Berdera joaten dira eta ikus entzunezko bat ikusi ondoren arkeologia esperimentalaren tailer bat burutzen da.
 

Halere, denborarekin programa osatzen joan dira eta gero eta gai gehiago jorratuz, hain zuzen ornitología, sendabelarrak, ekosistemak, natura lupaz eta geología inguruko tailerrak egiten dituzte , eta beti gelako programazioaren barnean txertatzen saiatzen dira irteera hauek: irakasle batek aitortu ziguna hau izan zen, “Gure irakasgaietara egokitzen ditugu bisitak eta bisitetan ikusitakoa aprobetxatzen dugu gelako azalpenetarako”.
 
 
Hala, ikasturte hasieran, 6. mailako ikasleekin Harri eta fosilen tailerrean egiten dute Debako Flsych-era bisita.  5. mailako ikasleekin egiten dute Plaiaundira bisita. Izan ere, adin horretan jarraitzen duten testuliburuan harriak eta lurra lantzen dituen gai bat dago, eta gai horretan txertatzen dute Debako Flsych-aren bisita bisita. 
 
Bestalde, Luzaroko 5. mailako ikasleei Deban eta bere inguruko Historiaurreko ondare arkeologiko handiaren eta aberatsaren ezagutzan lagundu nahi duen tailerra gauzatzen da. Horrela, Lehen Gizakiaren gaia modu erakargarri batean hurbilarazteko partehartze zuzena bultzatzen dituzten jarduerak egiten dira, ikasleak gure arbasoen antzinako kultura, bizimodua, izaera, sineskeriak eta jatorriaz jabetzeko: sua, suharriarekin egindako tresnak, ehizatzeko armak eta margoak dira protagonista nagusiak. 
 
Udaberriari begira, gaionentzeko irteerak egiten dituzte Luzaroko ikasleek. Alde batetik, Debanaturak duen ingurumen hezkuntza programa jarraituz, 3. mailan, Gure Kostaldeko Sekretuak tailerraren barruan bi irteera gauzatzen dira, non  ikasleei Kostaldeko ekosistemak nolakoak diren eta bertan bizi diren izaki bizidunak erakusten dizkiegun. Horrela, marea behea aprobetxatuz, itsasbazterreko marearteko zabalgunera bisita bat egiten dute, harrigarriak diren bertako izaki bizidunak eta euren bitxikeriak ezagutzera. Bigarren egunean, kostaldeko hezeguneak, hain zuzen Debako padurak, ezagutzen dituzte, non beuren garrantzia, bertako izaki bizidunen ezaugarriak, haien berezitasuna etab. ere lantzen dira.
 
Bestetik, udaberriko migrazio garaia izaten denean, berriz, 4. mailako ikasleekin Debako paduretara abiatzen gara, oraingo honetan hegaztietan erreparatzeko: “Gero, gela barruan alde teorikoa landu behar duzunean aurrez horrelako irteera eginda, eta ikuspegi praktikoa landua izanda, errazagoa egiten zaizu ikasleei ulertarazi beharreko edukiak egoki transmititzea. Ez da zuk modu abstraktuan azal dezakezun zerbait, baizik eta eurek ikusi duten zerbait da”. "Ikasleak zientzilari baten paperean sartzen dira. Oso esperientzia positiboa da".

Beste alde batetik, 5. mailan, berriro, ekologiaren ikuspegitik ekosistemak lantzen dituzte. Eta beraz, “Gure ekosistemak, ingurunea eta biok” izenpeko irteera horren barnean, Deba inguruko lur lehorreko ekosistemak bisitatzen dituzte, artadia, baso mistoa eta landa atlantiarra. 
 


Luzaro ikastetxetik, Debanaturaren eskutik, egindako tailerretan ikasleek oso jarrera ona izaten dutela dio Mendozak eta balorazio guztiz positiboa egiten du: “Ikasleak, bere herriko inguruneak ezagutzeaz gain, zientzilari baten paperean sartzen dira; hori orain arte inoiz egin ez duten zerbait da eta horrek asko motibatzen ditu: laginak hartzea, esperimentuak egin, lehen gizakiak egiten zuen bezala sua piztea, xomorroak bilatzea, landareak bildu, harri bitxiak aurkitu, prismatikoak edota lupa erabiliz animaliak eta landareak bereiztea... Jartzen dituzu ikasleak prismatiko edo teleskopio baten aurrean eta deskubritzen dute mundu bat beraientzat erabat ezezaguna dena, baina askorentzat oso erakargarria. Oso esperientzia positiboa da”. 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario