domingo, 25 de junio de 2017

Flysch at Night, Debako Biotopoaren safari gautarraren kronika

Ekainaren 24an, San Juan Gauaren festaren hurrengo egunean, larunbata, iluntzean, gaueko 9:45etan, Debako guraso eta ume talde txiki batekin elkartu nintzen hondartzako paseoan, Itsas-gainen ondoan, Flysch at Night / Flysch-a gauaz izenpeko bisita programaren baitan, Deba-Zumaia babestutako Biotopoan marearteko zabalgunearen fauna ezkutuaren bila joateko asmoz. 


Gaueko Safari naturalistiko irteera berezi hau, ikuspegi edota dimentsio berrira eta bizitza, forma eta kolore askotako unibertso fantastikora eramaten gaituen itsaso aldera dagoen ateatik so egin eta bisita bakoitzean gauza berriak aurkitzeko amets bezalakoa litzateke niretzat. Energia berezi sumatzen da irteera hasi baino lehen, erritual bat izango balitz bezala, jakin badakigu ekingo diogun irteera hau erraz ahaztuko ez dugun esperientzia bilakatu daitekeelako.
Irteera hasi bezain laster, segituan, bai arroketan (marearteko zabalgunean) bai Lapari hondartzaren inguruetan animalia  piloa aurkitu genituen. Horrela, Kabuxak, labainka ibiltzen diren arrain bitxi hauek aztertzen ibili giñen. Zerua izarraz betetzen hasi zen heinean, irteera honetan ere izarrak nonnahi hasi giñen ikusten ere.


Haitzaldean bizi diren animalia batzuk ezagunak izango dituzu, baina gauez Flysch-Biotopora burutzen ari garen irteera hauetan asko izango dira ezagutzen ez dituzunak, edota arraindegietan eta akuarioetan besterik baino ikusi ez dituzunak ere.

Gaueko irteera honetan lagun batek dioenez “Gaueko Izurdeak, fokak eta marrazoak preso ikusi nahi dituenak akuarioren batera jo beharko du, baina ilunabarrean euren kasa paseatze aldera ateratzen diren espezie arruntak bertatik bertara agurtu nahi dituenak, berriz, Debako hondartzan du aukera-maukera, parkinetik hamar minutura”.

Pixka bat aurrera jo genuen eta han, putzu batean, sepia kume txiki txikiak zeunden baita niretzat ezezaguna zen arrain txiki bat harean izkutatzen zena eta kolorez aldatzea ahalmena zuena ere, bai arrain bitxia!! Emozioak piztu zitzaizkidan, izan ere, irteera hau beti ezberdina izaten da niretzat inoiz ez baitakizu zerekin egingo duzun topo

izkirak, itsas tomateak (aktinia gorria), anemonak (margaritak), 

mota eta tamaiña desberdinetako karramarroak,...Peludo ikaragarri haundi bat eta Nekorak protagonistak.

Geroztik, Flysch-era gaueko irteera hau are eta interesgarriagoa bilakatu zen, izan ere, Deba-Zumaia Kostaldeko Biotopoa Olagarroen Haurtzaindegi bat zirudiela erreparatu genuen, olagarro txiki pilo bat ikusi, ikutu eta aztertzeko aukera izan baikenuen, mundiala izan zen!!



Baina, sorpresaz beteriko gaueko Flysch-aren irteera berezi honek beste aurkikuntza harrigarriagoak gordeturik zeuzkan gure zain. Bat bapatean, hantxe, nahi gabean, zalabardoan sartu zitzaigun Itxas-kabra bat. 

Eta marea bizi biziak zirela aprobetxatuz, gainera jaisten tokatu zitzaigunez, ba normalean azaleratzen ez diren marearteko azpigunetik gertuen dagozen eremuetan ibiltzeko aukera ezinhobeagoa izan genuen: itsas pepinoak (Holoturiak), Ofiurak, itxas triku pilo, tamaina ezbedinen eta nahibeste karramarro ermitainuak, etab. aurkitu genituen erraz.

Eta Algen Munduak  liluratu ginduen


Flysch-aren Safari gautar eta magikoaren honen ostean, hurrengoak zer godertuko ote digun galdetzen dut nire buruari, izan ere, zalantzarik gabe argi daukadana da irteera bakoitza desberdina izaten dela beti, benetan emozioz betetakoa.
Uztailean zehar, Abuztuan, Irailean eta Urrira bitartean, irteera gehiago egongo dira. Plan polita lagunen artean, familian edo bakarrik egiteko, anima zaitezte!!

Oharra: Biotopoan, Debako Lapari hondartzan bertan pilatzen den zabor kantitate izugarria jasanezina da, pena handia ematen digu jendea gure altxorra den Flysch-a eta Geoparkeko naturgune hau ezagutzera eraman eta zabor guzti horrekin topo egitea. Kontraesan handia da, Europako ekosistemarik aberatsena eta hainbeste zaborra eta kutsadura bertan pilatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario