EKO ESKOLAK 2017-208


DEBANATURA
EKO ESKOLAK, 2016-2017 IKASTURTERAKO HEZKUNTZA ESKAINTZA
 10. URTEMUGA, ESKAINTZA BEREZIA



Irakasle agurgarriak
2017-2018 ikasturteari begira, DebaNatura Ingurumen Heziketarako Elkarteak bere heziketa eskaintza helarazi nahi dizue gero eta garrantzia handiagoa duen ingurumen heziketa era praktiko eta zuzen batean parte hartzaileek jaso dezaten.



Horrela bada, blog-aren atal honen bidez, “EKO-ESKOLAK” hezkuntza tailerren eskaintza zuen ikastetxean bertan emateko aurkezten dizuegu.
Esan beharra dago nahiz eta tailerrak adin tarte batean oinarritu, eskaeraren arabera nahi den adinaren arabera egoki litekeela, baita tailer desberdinen konbinaketak ere egin. Beraz, ikusten den bezala, gure eskaintza zuen beharren arabera moldagarria da.
Hauek dira DebaNaturaren ingurumen tailerrak:



Curriculumarekiko lotura:
Debanatura Ingurumen Heziketako elkarteak ikastetxei eskaintzen dien “EKO ESKOLAK” programaren hezkuntza tailerrek lotura curricularra dute gaur egungo hezkuntza programarekin eta material jakinaren laguntzaz garatzen ditugu. Jarduerak elkarren artean osagarriak dira, talde berak jarduera desberdinetan parte har baitezake, ezaguerak eta esperientziak zabalduz.
Ikasleei zuzenduriko jardueren edukiak, hezkuntza fase desberdinei dagozkien arlo desberdinetako zeharkako material bezala aise konekta daitezke.

 




Gure eskaintzaren edukiak eta metodologia intereseko adin tartera egokituta daude.
Eskaintza berezia: Aurten, Debanatura sortu zenetik 10. urteurrena ospatzeko promozio berezia:
Ø  TAILERRAK:
1.    Eskaintza: (2 tailer= 180 € )
-       Tarifa: 4,5  / partaideko
-       Iraupena:  2 h

·         *Tarifa: 120 €/ tailer


Hezkuntza tailer hauek zuen ikastetxean jaso nahi baduzue jar zaitezte harremanetan gurekin hemen: debanatura@hotmail.com
Edozein galdera edota informazio eskaera konpromezurik gabe erantzungo dugu.

Besterik gabe, zuen interesekoa izango delakoan agurtzen zaituztegu.
Mila esker aldez aurretik.

DEBANATURA INGURUMEN HEZIKETARAKO ELKARTEA
Ostolaza kalea 12, P.K. 33
20820 Deba (Gipuzkoa)
943 191172 / 695 783 656
debanatura@hotmail.com






No hay comentarios:

Publicar un comentario