DEBANATURA



INGURUMEN HEZIKETA, ONDARE KULTURALAREN EZAGUTZA ETA TURISMO JASANGARRIA GARATZEN DUEN ELKARTEA DA.




Debanaturak  interpretazioan eta bizipenetan oinarritutako Turismo Jasangarria eta Ingurumen Hezkuntzako programa orokor bat eskaintzeko lan egiten du, eta hau, natur ingurune paregabean gauzatzen da, hain zuzen Deban, Euskal Kostaldeko epizentroa, Deba arroan eta Geoparkean.


Deba kostaldeko udalerrian bertan kokatzen den Ingurumen Heziketarako Zentrotik, hain zuzen Debako Natur Gelatik, hasita Flysch-a eta Deba itsasadarreko paduretatik abiatuta Lasturko Naparranekua Aterpetxeko azpiegituraz baliatuz, Geoparkeko Landa eremuaren eta Karst-aren ingururaino garatzen ditugu ekintzak. Deba arro guztira begiak zabalik ditugu ere.

Kurtso eskolarrean zehar gure ekintzak Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko taldeei zuzenduta egoten dira, edozeinentzako Ekoturismo irteerekin, bisita kulturalak eta esperientziekin jarraitzeaz gain. 



Gure helburua Deba eta bere inguruko natur eta kultur ondare paregabea ezagutaraztea da, aire libreaz gozatzen dugun bitartean.

ZER EGITEN DUGU?


Helduentzako tailerrak eta bisita hezigarriak



Helburu orokorra
Jarduera hauen helburua, gure eskualdeko ondare izugarria hobeto ezagutzeko esperientzia hartzaile ugariagora iristea da. Ume eta nerabeetatik aparte, helduek eta nagusienek ere ikas bailezakete gure programa eta jardueretatik, inguruaren balioak barneratuz eta bakoitzaren eguneroko bizitzan ezarriz: norberaren lanean, familian, etab.

Hartzaileak
Eskaintzen ditugun jarduerak 20 eta 50 arteko pertsonez osaturiko taldeentzat daude pentsatuta eta DebaNaturaren Natur Gelatik aurrera eramandako ingurumen ekintzak ezagutu nahi dituzten tailer eskolei, heziketa zikloei, helduentzako eskolei, elkarteei eta  orokorrean taldeei dago zuzendua.

Jardueren programak
1. DEBAKO NATUR GELAN KURTSO ETA TAILERRAK:


Baratza terapeutikoa, Debako Flysch-a, Gure kostaldeko sekretuak, ornitología tailerra, kontsumo arduratsua eta elikadura, sendabelarren tailerra, arkeologiaren tailer esperimentala, uraren tailerra, Debako padurak, etab.
 


 2. LASTURKO ATERPETXEAN EGONALDIAK
Gipuzkoako kultura, natura eta baserri bizitza ezagutzeko txoko paregabe honetan, naturarekin kontaktu zuzenean gauzatzeko jarduera hezitzaile eta ludikoz osatutako programazio interesgarriaz gozatzeko aukera ematen dugu:
 
*       Uraren tailerra: Uraren Zikloa eta Lasturko Karsta
*       Basoa ekosistema gisa eta biodibertsitatea
*       Gautxoriak
*       Elikagaien eraldaketa tailerra: taloa, mermeladak, gazta,…
*       Ehungintza tailerra
*       Energia berriztagarriak
*       Birziklapena
*       Lasturko Bailarako lurrazpiko mundua
*       Sendabelarrak


Talderen batek horrela eskatu ezkero, programa espezikoak ere gauza daitezke, baita Lasturko Bailarako inguruetako ibilbide gidatu zoragarriak ere.
3. EKOTURISMOA: Natura, Kultura eta Esperientziak

Herritarrak ingurumenaren errealitatera hurbiltzea du helburu, eskualdeko natur, kultur, arte eta historia ondarea ezagutuz eta balioa emanez. Hori dela eta, ibilbide  eta esperientzia gidatu programak diseinatu ditugu gure ingurua, ondarea eta leku bereziak bertatik bertara ezagutzeko. Ibilbide hauek hiru talde handitan bana litezke:


*       KOSTALDEKO IBILBIDEAK:

1.    Fllysch-a ilunabarrean, oinez edota itsasontziz”,

2.    Itsasontzizko irtenaldiak Debatik.

3.    Deba itsasadarreko hezeguneetako bisita



*       BARNEALDEKO IBILBIDEAK:

4.    Lasturko bailara  eta errotak


5.  Arno, ikazkinen eta bidelapurren antzinako ibilbideetatik
6.  Kilimoi bailara, baso magikoak

*       BISITA KULTURALAK 
7. Praileaitz: paleolitoko ibilbidea 
8. “Jentilen” bidetik, 
9. Sasiola-Astigarribiako inguru kulturala, 
10. Deba, kondaira bat eta zortzi txoko magikoak 
11. Dolmenen ibilbidea
12. ARTZAI-KULTURAREN BIDAIA




ESKOLA BERDE IBILTARIA

Ekintzak zuen egoitzan bertan aurrera eramaten dira. Partehartzaileen eta orokorrean herritarren errealitatera hurbiltzeko pentsatua dago eta Ingurumen Hezkuntzaren inguruan egoitzetan landu litezkeen jarduerak osatuko lituzke.

Tailer espezifikoak sortu ditugu hurrengo gaien inguruan:
·    Kontsumo arduratsua
·    Elikadura osasuntsu eta ekologikoa
·    Ingurumen osasuna eta etxeko ekologiaren tailerra
·    Hondakinak
·     Sendabelarrak
·    Baratza terapeutikoa



 



 













































No hay comentarios:

Publicar un comentario